XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. NERBIO-SISTEMA.

FUNTZIO OROKORRAK.

ZATIKETA.

Arantza-apofisia / Zeharkako apofisia / Aurikula-apofisia / Atzeko adarra / Aurreko adarra / Ornomuin-nerbioa / Orno-gorputza / Ornoa / Substantzia grisa / Substantzia zuria / Sustrai sentibera / Sustrai motorea.

Substantzia grisa / Atzeko ildoa / Ependimoa / Ornomuin-gongoila / Atzeko sustraia / Ornomuin-nerbioa / Aurreko sustraia / Aurreko ildoa / Substantzia zuria.

BIZKARRAZURREKO MUINA eta, era berean, ENTZEFALOA, garunazurraz eta bizkarrazurraz gainera, MENINGE izeneko hiru mintzez babesturik dagoz.

Kanpoaldekoenari berez da oso izaera gogorrekoa eta sendoa, DURAMATER izena emoten jako; erdikoari, amaraunaren antzekoa dalako, ARAKNOIDE eta barrukoari odol-baso askogaz erregaturik dago, PIAMATER.

Mintz honeen artean dago ZEFALO-ARAKIDEOA izeneko likidoa.

ARAKNOIDEAK jariatzen dau likido hau, ARAKNOIDEAK, gainera, babesa emoten deutse nerbio-zentruei.

Likido hau muinean alderik alde pasatzen da, hortxe muin barruan dagoan hoditik zehar.

Hodi honi EPENDIMO deritxo.

Atzeko adarrak / Substantzia grisa / Substantzia zuria / Aurreko adarrak / Ependimoa / Meningea.

2.2.- Nerbio-sistema autonomoa.

Sistema sinpatiko eta parasinpatikoa.

Gure gorputzak dituan organo eta aparatu desbardinen funtzionamendua ikasirik dozu aurreko ikasgaietan.

Adibidez, gure organismoko zelulak oxigeno gehiago behar dabenean gure bihotz-erritmoa bizkortu egiten da: janariak liseritzeko momentua iristen danean guruinak produktu determinatu batzuk jariatzen dabez; infekzioak gorputza kutsatzen dauanean odolean leukozitoak harrigarriro gehitzen dira.

Eta honelako beste fenomeno asko.

Baina berehalaxe konturatu ohi gara egintza honeek ez dirala guk berariaz nahitakoak (inork ezin daikez bere nahierara bihotzaren pilpirak gehitu edo gitxitu, inork ezin daikez bere nahierara urin-gastrikoak jariatu eta odolean leukozitoak gehitu) ezta erreflexuak ere.